Eduki nagusira joan

Foru Aldundiak edukiera handiko bideetan erabileragatiko ordainketa sistema ezartzeko behar den laguntza juridikoa lizitatu du

Foru Gobernu Kontseiluak gaur onetsi du Arabako Foru Aldundiari lurralde historikoko edukiera handiko bideetan erabiltzeagatik ordainketa sistema diseinatzen eta ezartzen laguntzeko laguntza
tekniko integraleko zerbitzuaren lizitazioa. Aurrekontua: 363.000 euro. Exekuzio epea: hamar hilabete.
Zerbitzu horrek laguntza eta aholkularitza eskainiko dio Foru Aldundiko Mugikortasun Jasangarriaren eta Bide Azpiegituren Sailari sistema berria ezartzeko prozesu osoan (foru arauaren proiektua egitea, erregelamenduak garatzea, etab.), bai AP-68aren Arabako tarterako, bai etorkizunean sistema hori ezarriko duten edukiera handiko beste bide batzuetarako.