
Vitoria-Gasteiz, 2026ko apirilaren 21a.- Foru Gobernu Kontseiluak gaur onetsi du KPMG ASESORES SL eta INGARTEK CONSULTING SL enpresek osatutako ABEEari esleitzea Arabako Foru Aldundiari lurralde historikoko edukiera handiko bideetan erabiltzeagatiko ordainketa sistema diseinatzen eta ezartzen laguntzeko laguntza tekniko integraleko zerbitzua. Aurrekontua: 264.990 euro. Exekuzio epea: hamar hilabete.
Zerbitzu horrek laguntza eta aholkularitza eskainiko dio Foru Aldundiko Mugikortasun Jasangarriaren eta Bide Azpiegituren Sailari sistema berria ezartzeko prozesu osoan (foru arauaren proiektua egitea, erregelamenduak garatzea, etab.), bai AP-68aren Arabako tarterako, bai etorkizunean sistema hori ezarriko duten edukiera handiko beste bide batzuetarako.